XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xenpelar'en bertso parregilleen artean, BETROI BATI XENPELAR EK JARRIAK dituzu, ospatsuenak eta baliotsuenak.

Bertso-Berri oietan Xenpelar'ek egundoko irudipen bizia ta etengabeko etorria azaltzen dizkigu, geroztik, ta aurretik ere, oso bertsolari gutxik añakoak.

Ba-dute bertso auek, erderaz esan oi dan sátira, gatz bizia, umore goxo ta irudi ugari.

Errenderi'n gazte-denboran entzun nuanez, bertso oien kondaira auexe da, noski.

Perizalea zan gure Xenpelar bertsolaria, ta bein Ernani'ko perian zala, bere auzoko batek bei argal-makal bat erosi zuan, betroia esan oi dioten mota orretako beia.

Saltzalleak ziri ederra sartu zion; argal-xamarra izan arren, bei gaztea zala oraindik eta bost illabete ernari zeramazkiela, ta jaten ematen bazion gizendu ta egingo zion txal edo txokorrakin irabazi ederraren jabe egingo zala, ta engañatu zuan Permin gizajoa.

Emeretzi ezkutu ordaindu zizkan, eta ukullura eraman zuan, irabazi polita egin zualakoan, zorioneko betroia.

Baña, usteak ustel biurtu zitzaizkion Permin ameslariari: Ogei ta sei urte besterik ez omen zituan bei aul-makalak.

Amets utsak txal ta irabaziak, eta okerrena zana, ezin iñolaz ere gizendu betroi madarikatua.

Xenpelar'ek berri oietaz jabetu zanen orra BETROI BATI egin zizkion BERTSO-BERRIAK.

Oraindik ere ez dira aztu bertso auek gure baserritar eta beste euskaldun jator askoren artean.

Ona emen gogora ditzazun:(...).